Gernikazarra
Gernika-Lumoko historia
Gure historia

GERNIKAZARRA Historia Taldea 1985. urtean sortu zen. Historiarenganako eta, batik bat, Gernika-Lumoko historiarenganako sentsibilitate berezia bizi zuten pertsona talde baten hausnarketaren fruitua izan zen. Ezin ahantz dezakegu gure udalerriak bere historia grafiko eta idatzi gehiena galdu zuela 1937ko apirilaren 26an, egun tragiko hartan suntsiturik gertatu baitziren eraikinen % 75 baino gehiago eta, horien artean, Foru Hiribilduan zeuden hainbat artxibo ere bai: Udal Artxiboa, Judiziala, Erregistro Zibila, Eliz Artxiboa, Jabetzaren Erregistroa eta artxibo partikular gehienak. Gernikako zenbait enpresatako artxiboak baino ez ziren hondamenditik salbu atera.
GERNIKAZARRA HT kultura talde gisa 1987an legeztatu ondoren, Gernika-Lumoko historia, bere alderdi guztiei dagokienez, berreraikitzea izan zuten xede nagusi. Hasiera batean bonbardaketaren gaiaren ingurukoak izan ziren ikerketa lanak, herriaren berreraikitzea etorri zen ondoren eta, horrekin batera, herriaren oroimena berreskuratzea. Garai haietako erakusketak eta argitalpenak ditugu egindako lanaren
maitzetako bat.

GERNIKAZARRA Historia Taldea nace en el año 1985 como resultado de la reflexión de un grupo de personas sensibilizadas por la historia y fundamentalmente por la historia de Gernika-Lumo, municipio que como es conocido perdió su memoria, personal, escrita y gráfica el trágico 26 de abril de 1937 al resultar, -además de muertos muchos de sus vecinos-, destruidos por el incendio posterior al bombardeo más del 75% de los edificios y con ello archivos de la Villa Foral como el municipal, el judicial, el eclesiástico, el registro de la propiedad y los varios de índole particular. Solamente se salvaron de aquel desastre los archivos de algunas empresas gernikesas.
Legalizado como grupo cultural, GERNIKAZARRA H. T. se propuso como meta el reconstruir la memoria, es decir la historia, de Gernika-Lumo en varias de sus facetas. En un primer momento sus trabajos de investigación versaron sobre el tema del bombardeo, la posterior reconstrucción de la localidad, así como la recuperación de la memoria popular. El resultado de todo ello se ha plasmado en varias exposiciones y numerosas publicaciones.