logo

       

Power Point Aurkezpenak

 

 

 

 

 

 

 

presentBoise

bomba

 

Morir en Gernika

(Aldaba nº 122)

 

 

GERNIKAKO HOSPITALE MILITARREAN HILDAKOEN OROIMENEZ HILERRIAN PLAKA BAT JARTZEAN ABESTUTAKOAK
2008KO APIRILAREN 12AN.

Jon Enbeita

Ez al zen nahiko bonbaren sua,
ametrailadore dantza...
Ez al zen nahiko hainbat gizaki
eta herrien triskantza,
hospitale bat bihurtuteko
heriotzaren baratza!
Zapaltzeaz gain, errematean,
zeinen agoni garratza.
Horrela ito nahi izan zuten
 amets baten esperantza.
Badakit, plaka batek ez dauka
mirarirako ahalmenik.
Badakit, berriz ez da biztuko
 kartzela hartan hil zenik.
Nahiz ta eskatu behar lukenak
ez eskatu barkamenik,
 balioko du ez dadin ahaztu
 martiri haien izenik,
ez dadin galdu gerra hartako
 zarrazkien oroimenik.

 

 

 

 

     
 
<Itzuli