logo

       

HISTORIA

 

 

 

 

 

 

 


GERNIKAZARRA Historia taldea.

GERNIKAZARRA Historia Taldea 1985ean sortu zen historia zalea zen, eta batez ere Gernika-Lumoko historiarena, lagun batzuen ausnarketaren ondorioz. Udalerri hau oso ezaguna da 1937ko apirilaren 26an bere oroimen pertsonala, idatzia eta grafikoa galdu zuelako. Egun hartan, -hildako bizilagun kopuru handiaz gain- bonbardaketak eragindako triskantza eta sutearen ondorioz, eraikinen %75a hondatuta suertatu zen, besteak beste Foru Uriko artxibategiak, udalerrikoa, epaitegikoa, elizakoa, jabetza-erregistroa, eta beste asko partikularrak. Hondamendi hartatik, enpresa batzuetako artxibategiak baino, ez ziren libratu.

 

Kultur talde moduan legalizatuta, GERNIKAZARRA H.T.ak, eta bere kideek, zera hartu zuten helburutzat: hainbat arlo jorratuz, Gernika-Lumoren oroimena berreskuratu, hau da, bere historia. Hasiera batean, bere ikerketa-lanek bonbardaketaren gaia, herriaren berreraiketa, eta herri-memoria berreskuratzea, izan zuten jomuga. Lan guzti horrek zenbait erakusketa eta argitalpenetan izan zuen islada.

Azken urteotan, G.H.T.ak aholkularitza zerbitzua eskeintzen die, tokiko historia kontuetan, zenbait pertsona partikular, erakunde eta entitate ofizialei. Halaber, Urdaibaiko Biosfera Babesgunearen Patronatoko Lankidetza Batzordeko kidea da eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea.

Gure helburuetariko bat Gernika-Lumoko memoria historikoa berreskuratzea da, horregaitik web honetatik dei bat luzatzen dizuegu aintzinako argazkiak,dokumentuak edo objetu interesgarriak dituzuenoi gurekin harremanetan jarri zaitezen, beti ere, bai kopiatzeko, zaintzeko, zein gordetzeko izan, era egokian tratatuko ditugula ziurtatzen dugularik.

 

<Itzuli